Mundua -
Libia
Gadafi harrapatzea ez da NATOren helburua, Rasmussenen arabera
Bestalde, Nigerreko Gobernuak Gadafiren erregimeneko goi-karguak bere lurraldean daudela baieztatu du, Gadafiren guardiako general bat barne.
Erredakzioa
Interpolek "abisu gorria" eman du Muamar Gadafi atxilotzeko Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (NZA) eskaerari jarraituta. Auzitegi horrek atxilotzeko agindua eman zuen aurretik ustez gizateriaren kontra egindako krimenegaitik.
Poliziak azaldutakoaren arabeta, neurri horrekin lehenengo pausua eman dute Trantsizio Kontseilu Nazionala Libiako gobernu gisa onartzeko.
Era berean, beste bi "abisu gorri" eman dituzte Saif al Islam Gadafiren semearen kontra eta Abdula al Senussi Inteligentzia zuzendariaren kontra, Luis Moreno-Ocampo Nazioarteko Auzitegiko fiskalak eskatuta.
NATOren helburua ez da Gadafi harrapatzea
Muamar Gadafi Libiako lioderra harrapatzea NATOren helburuetatik kanpo dagoela adierazi du Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak. Gainera, Aliantzak Libian jarduten jarraituko duela azpimarratu du.
Bestalde, Muamar Gadafiren erregimenaren goi-karguen beste talde bat Nigerren da dagoeneko, Ali Kana Gadafiren guardiako generala barne.
Informazioa Afrikako herrialde horretako agintariek baiztatu dute gaur.
NATOK erregimenaren 17 gune hartu ditu
Aliatuek Muamar Gadafiren 17 gune militarri eraso egin die azken orduetan Sirte, Waddan, Sabha eta Bani Waliden, erregimenaren azken lau bastioietan.
Osteguna eta ostiral goizaldea artean, NATOk 113 aire-patruila egin ditu, 36 eraso ekintza barne, Aliantzak emandako adatuen arabera.
Interpolek "abisu gorria" eman du Muamar Gadafi atxilotzeko Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (NZA) eskaerari jarraituta. Auzitegi horrek atxilotzeko agindua eman zuen aurretik ustez gizateriaren kontra egindako krimenegaitik.Poliziak azaldutakoaren arabeta, neurri horrekin lehenengo pausua eman dute Trantsizio Kontseilu Nazionala Libiako gobernu gisa onartzeko.Era berean, beste bi "abisu gorri" eman dituzte Saif al Islam Gadafiren semearen kontra eta Abdula al Senussi Inteligentzia zuzendariaren kontra, Luis Moreno-Ocampo Nazioarteko Auzitegiko fiskalak eskatuta. NATOren helburua ez da Gadafi harrapatzeaMuamar Gadafi Libiako lioderra harrapatzea NATOren helburuetatik kanpo dagoela adierazi du Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak. Gainera, Aliantzak Libian jarduten jarraituko duela azpimarratu du.Bestalde, Muamar Gadafiren erregimenaren goi-karguen beste talde bat Nigerren da dagoeneko, Ali Kana Gadafiren guardiako generala barne.Informazioa Afrikako herrialde horretako agintariek baiztatu dute gaur.NATOK erregimenaren 17 gune hartu dituAliatuek Muamar Gadafiren 17 gune militarri eraso egin die azken orduetan Sirte, Waddan, Sabha eta Bani Waliden, erregimenaren azken lau bastioietan. Osteguna eta ostiral goizaldea artean, NATOk 113 aire-patruila egin ditu, 36 eraso ekintza barne, Aliantzak emandako adatuen arabera.