Mundua -

Israeleko enbaxadari, erasoa

Larrialdietako Legea oso-osorik aplikatuko duela iragarri du Egiptok

Israelek Egiptorekin sinatutako bake hitzarmena indarrean mantenduko duela esan du Benjamin Netanyahuk, ostiralean israeldarren enbaxadari egindako erasoa "larria" izan zela azpimarratu arren.

Alerta egoera Egipton, Israelgo enbaxadako istiluen ondoren

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egipton agintea duen Armadaren Batzorde Gorenak iragarritakoaren arabera, 1981. urteko Larrialdietako Legearen artikulu guztiak aplikatuko ditu ostiralean Israeleko enbaxadaren kontrako istiluen antzekoak saihesteko.

Gobernua eta Armadaren agintearen premiazko bileraren ondoren, segurtasun indarrek indarkeriaren kontrako neurri guztiak indarrean jarriko dituztela iragarri du Osama Hekal Informazio ministroak, nork bere burua defendatzeko eskubidea barne.

Israelen Embaxadaren kontrako erasoan parte hartu zuten guztiak auzipetu egingo dituela ere iragarri du Heikalek. Erasoa ostiral gauean izan zen eta ondorioz hiru hildako eta mila zauritu inguru izan dira. Auzipetuak auzitegi berezi batek epaituko ditu: Estatuaren Segurtasunerako Larrialdiko Epaitegiak.

Heikalen hitzetan, "istiluak bultzatu edo bertan parte hartu duten guztiak epaitegira eramateko legezko neurriak hartuko dira".

Bake hitzarmenari eutsiko dio Israelek

Israeleko Gobernuak Egiptorekin duen bake hitzarmena errespetatzeko asmoa duela adierazi du Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak, nahiz eta bere herriak Kairon duen enbaxadaren aurkako erasoa "larria" izan dela gaineratu.

"Israelek Egiptorekin duen bake hitzarmena betetzen jarraituko du", esan du Netanyahuk hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Horrez gain, Egiptoko indar bereziei eskerrak eman dizkie enbaxadan harrapatutako langile israeldarrak erreskatatzeagaitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea