Mundua -
New Yorken
Omenaldi hunkigarria I-11ko biktimei, atentatuen 10. urteurrenean
Isiltasuna nagusi izan da New Yorken bertako 8:46ean (GMT 12:46), lehen abioiak Dorre Bikietako Iparreko eraikina jo zuen momentuan bertan.
Erredakzioa
Mundua astindu zuten atentatuen 10. urteurrenean, New Yorken orain arteko omenaldirik sinbolikoena egin dute. Memorialean, "zero gunea"n ia 3.000 biktimen omenez egindako parkean, hildakoen senitartekoek haien oroimena ondratu dute.
Senitartekoek parkea ikusteko aukera izan dute azkenik eta, batez ere, Dorre Bikiak zeuden lekuan eraikitako bi iturri erraldoiak.
Horrez gain, Dorre Bikietako atentatuetan hil zirenen izen abizenak irakurri dituzte, 1993. urtekoan, 2011. urtekoan, Pentagonoko erasoan eta Pensilvanian jausitako hegazkinean. Izen guztiak parkeko iturriak inguratzen dituen brontzezko panelean grabatuta daude.
New York isilik geratu da
Igande honetako 8:46ean (GMT 12:46) New York isiltasunean murgildu da, momentu horretan jo bait zuen lehen hegazkinak iparraldeko dorrea.
Hiria beste bost aldiz geratu da isilik I-11ko bost une nagusiak gogora ekartzeko: bigarren hegazkinak hegoaldeko dorrea jo zuenean, bi etxe orratzen erorketa, Pentagonoari egindako erasoa eta hirugarren hegazkinaren erorketa, Pensilvanian, bidaiariek hiltzaileen planak ikusita ibilbidetik desbideratzea lortu zutena.
Obama eta Bush, elkarrekin
Irailaren 11ko 10.urteurrenaren ekitaldiak Barack Obama AEBetako presidentea, Michelle emaztea, George W. Bush aurreko presidentea eta Laura emaztea bildu ditu, batasuna islatuz.
Estatubatuarren arteko batasuna ere agerian geratu da Obama eta Bushen esandako hitzetan. Biek ohiko hitzaldiak alde batera utzi nahi izan dituzte. Gauzak horrela, Obamak Bibliako 46. Salmoa irakurri du eta Bushek, berriz, Abraham Lincolnek AEBetako Gerra Zibilean hildako soldadu baten amari bidalitako eskutitza