Mundua -
Salaketa
Strauss-Khanek Frantziako poliziaren aurrean deklaratu du
Strauss-Khan berak eskatuta, Frantziako poliziaren aurrean izan da gaur goizean, Estatu Batuetatik Frantziara heldu berria.
Erredakzioa
Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Moneta Funtsaren zuzendari ohiak poliziaren aurrean deklaratu du gaur goizean, Tristane Banon kazetari eta idazle frantziarraren salaketaren harira. Idazleak Strauss-Khanen aurkako salaketa aurkeztu zuen, ustez emakumea bortxatzen salatu zelako.
Strauss-Khan berak eskatuta, Frantziako poliziaren aurrean izan da gaur goizean, Estatu Batuetatik Frantziara heldu berria.
Nazioarteko Moneta Funtsako zuzendari ohiak bere deklarazioa "ahalik eta lasterren" egitea eskatu zuen, abokatuek gogoratu dutenez.
Banon kazetariak iragan ekainean aurkeztu zuen Strauss-Khanen aurkako salaketa. Bere esanetan, Strauss-Khan emakumea bortxatzen saiatu zen 2003. urtean egin zion elkarrizketa baten ondoren.
Bestalde, frantziarren % 63ren ustez, Strauss-Khanek ez luke 2012. urteko hauteskundeetan parte hartu behar, TNS Sofres enpresak eginiko inkesta baten arabera.