Mundua -

Koronabirusa

Ikerketa hasi dute Frantziako Gobernuaren aurka COVID-19aren krisiaren kudeaketagatik

Hasieran jasotako 90 salaketetatik, Errepublikako Justizia Auzitegiak bederatzi onartzea erabaki du.

90 salaketak herritarrek, medikuek eta elkarteek jarritakoak dira. Argazkia: EFE
90 salaketak herritarrek, medikuek eta elkarteek jarritakoak dira.
90 salaketak herritarrek, medikuek eta elkarteek jarritakoak dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justiziak ikerketa abiatuko du Edourd Phillip Frantziako lehen ministro ohiaren, Agnes Buzyn Osasun ministro ohiaren eta horren lekua hartu duen Olivier Veranen aurka. Ikerketa, Kasazio-auzitegiak argitu duenez, COVID-19aren krisiaren gestio dela eta hasi dute.

Hasieran jasotako 90 salaketetatik, Errepublikako Justizia Auzitegiak (iragazkia pasatzeko ardura zuen) bederatzi onartu ditu.

François Molins Errepublikako Justizia Auzitegiko fiskalak bederatzi salaketa horiek aztertu beharko ditu, Phillipperen, Buzynen eta Veranen aurkako kausak ireki edo ez erabakitzeko.

Salaketak konfinamendua hasi zenetik jaso dituzte. Denuntziak herritarrek, medikuek eta elkarteek jarritakoak izan dira gehien. Karguen artean besteen bizitza arriskuan jartzea, homizidio arduragabea, arriskuan zeuden pertsonei ez laguntzea eta epidemia gelditzeko neurririk ez hartzea daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Emmanuel Macron COVID olatu berria Frantziako Gobernua gaur