Mundua -

Iruzkina

Frantzia, oso herrialde nuklearizatua

Egia da Marcoule ez dela zentral nuklearra, Fukushima edo Chernobil bezalakoa, han ez baitago material erradiaktiboa aska lezakeen erreaktorerik. Baina darabilten materiala oso arriskutsua da.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintariek ukatu egin dute atzo Marcouleko lantegian izandako istripuaren ondorioz inolako erradiaktibitate-ihesa egon dela. Sinetsi beharko diegu.

Egia da Marcoule ez dela zentral nuklearra, Fukushima edota Chernobilen ez bezala, hemen ez baitago lehertzerakoan material erradiaktiboa aska lezakeen erreaktorerik. Baina egia da, era berean, Marcoulen esku artean darabilten materiala oso arriskutsua dela. Izan ere, plutonioaz ari gara, erabilpen bikoitza duena: zibila eta militarra.

Marcoulen maneiatzen duten plutonioa elektrizitatea ekoizten duten zentraletan erabil liteke, baina baita Frantziako bonba atomikoak egiteko ere. Are gehiago, hogeigarren mendeko erdialdean instalazio hauek zabaldu zituztenean Frantziako lehenengo bonba atomikoentzat plutonioa lortzea zuten helburu. Frantziak 1960an egin zuen bere estraineko leherketa, garai hartan bere kolonia zen Algeriako basamortuan.

Beste edozein herrialdetan atzokoaren moduko istripu batek eztabaida bizia piztuko luke; Frantzian ere eragin du, baina arinagoa. Frantzia oso herrialde nuklearizatua da, baina, oro har, herritarrek onartu egiten dute hori. Frantziarrek kontsumitzen duten argindarraren % 80 zentral nuklearretatik dator, eta inork ez du argia itzali nahi.

Eta Frantziaren armategi nuklearrari, "forcé de frappe" deitutakoari, dagokionez, Frantziaren nazio-subiranotasuna defendatzeko beharrezkoa dela pentsatzerakoan adostasun zabala dago herritarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea