Mundua -
Diputatuen Ganbara
Italiak bigarren murrizketa plana onartu du
Uztailaren 15ean beste murrizketa plan bat onartu zuen herrialdeak. BEZa %20 inguru igoko da, urtean 4.000 milioi bilduz.
Erredakzioa
Italiako Diputatuen Ganbarak bigarren murrizketa plana onartu du 314 aldeko kontrako 300 botorekin. Silvio Berlusconik zuzentzen duen Gobernuaren planak 4.000 milioi euro batuko ditu. Uztailaren 15ean beste murrizketa plan bat onartu zuen herrialdeak. Bigarren plan honekin BEZa % 20 inguru igoko da, urtean 4.000 milioi bilduz.
Herstura plan berri honekin, besteak beste, urtean 300.000 euro gainditzen dituzten errenta aitortuak % 3ko zerga. Neurri honek 34.000 lagunei eragingo die.
Sektore pribatuan lan egiten duten emakumeek erretiroa hartzeko adina 60 urtetik 65 urtetara aurreratzeko neurria 2016tik 2014 urtera arte aurreratzea ezartzen du testuak.