Mundua -

Iruzkina

Belgikan Gobernua osatzeko zailtasunak

Jesus Torquemada. Bruselako barrutia Flandrian dago, baina 200.000 valoniar bizi dira bertan eta haien hizkuntza erabili nahi dute, frantsesa, nahiz eta Flandriako hizkuntza ofiziala flamenkoa izan.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako zortzi alderdi politikok aurrerapauso garrantzitsua eman dute Gobernua osatzeko. Belgika iazko ekainetik dago Gobernurik gabe, marka guztiak hautsita.

Herrialdeak martxan jarraitu du behin behineko Gobernu batekin, baina prekarietate egoera batean. Ezin da aurrekonturik onartu, aurrekoa luzatu besterik ezin da egin; ezin da erabaki ekonomiko garrantzitsurik hartu, krisia okerren dagoenean.

Belgikako sistema politikoa blokeatuta duen arazo nagusia Bruselako barrutia da. Flandrian dago, baina 200.000 valoniar bizi dira bertan eta haien hizkuntza erabili nahi dute, frantsesa, nahiz eta Flandriako hizkuntza ofiziala flamenkoa izan.

Zortzi alderdi politikoek goizaldean lotu duten akordioa oso zaila da, flandriarrak eta valoniarrak gustura uzteko ñabardura ugarirekin. Lehen ere saiatu izan dira oreka bilatzen, eta adostasunak porrot egin du denbora gutxira. Gainera, oraindik negoziatzeke daude eskumenen transferentziak Belgikako Estatuaren eta Flandria eta Valoniaren artean.

Belgika Estatu federala da, erdiguneak botere gutxi du, eta flandriarrek are botere gutxiago izatea eskatzen dute. Beraz, zaila da Belgikak Gobernu egonkorra izatea. Iraunkorra izatea, ia ezinezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea