Mundua -
Itsaslapurrak
Espainiako bost marinel dituen ontzi bat bahitu dute Togoko kostan
Ontzia Togo kostaldetik 60 bat miliara bahitu dute piratek. Benineko Armadak oraindik ez su Portu bahitutako ontziarekin hitz egin.
Erredakzioa
Itsaslapurrek ontzi bat bahitu dute gaur Togoko kostaldetik 60 bat miliara. Itsasontzian Espainiako bost marinelek lan egiten dute,, Atzerri Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez. Ontzian 20 bat lagun ziren, horien artean "bost espainiarrek osatutako talde txiki bat, ez gehiago".
Bere aldetik, Benineko Armadak oraindik ez su Portu bahitutako ontziarekin hitz egin, baieztatu du Maxime Ahoyo armadaren nagusiak. Horretaz gain, bahitutakoen nazionalitateak ezin dituztela ziurtasun osoz esan gaineratu du.
Beningo kostaldean, Gineako golkoan, Txipreko bandera zuen petrolio-ontzi bat bahitu dutela jakinarazi zuen Nazioarteko Itsas-bulegoak (IMB) atzo arratsaldean. Ontziak 23 lagun zeramatzan.
Cyrus Mody IMBko zuzendariak azaldu duenez, itsaslapurrek Txipreko ontziari eraso egin diote Cotonouko portutik 62 miliara. Piratek Txipreko petrolio-ontzia nora eraman nahi duten ez dakitela erantsi du IMBk.
Bahiketa "lehenbailehen" amaitzeko lanean
Ramon Jauregui Presidentzia ministroak esan du Gobernuak bahiketa "lehenbailehen" amaitzeko lanean diharduela.
Jauregik azaldu duenez, Atzerri eta Defentsa ministerioak dira gertatutakoaren gaineko ardura hartu dutenak, eta argi adierazi nahi izan du "Gobernua gertakari guztien gainean egongo dela".