Mundua -
Hauteskunde orokorrak
Zentro-ezkerrak hauteskundeak irabazi ditu Danimarkan
Helle Thorning-Schmidt sozialdemokratak zuzendutako zentro-ezkerreko oposizioak 89 eserleku lortu ditu Parlamentuan.
Erredakzioa
Helle Thorning-Schmidt sozialdemokratak zuzendutako zentro-ezkerreko oposizioak hauteskunde orokorrak irabazi ditu gaur Danimarkan, botoen % 50,6 eskuratuta.
Zentro-ezkerrak 89 eserleku lortu ditu. Danimarkako Parlamentuan gehiengo absolutua eskuratzeko beste alderdi baten babesa beharko dute, izan ere, 179 diputatu daude Ganberan. Hala ere, laguntza hori lortzeko arazorik ez dute izango irabazleek, Groenlandiako eta Feroe Uharteetako lau eserlekuetako baten babesa bermaturik dutelako.
Kopenhagen ordezkaritza lor dezaketen lau alderdietatik hiruk Thorning-Schmidti babesa eman behar ziotela iragarri dute aldez aurretik.
Emaitza honekin oposizioak gobernu liberal eta kontserbadoreen hamar urteei amaiera eman die. Thorning-Schmidt Danimarkan boterera helduko den aurreneko emakumea izango da.