Mundua -
Bideo-zaintza
Breiviken sarraski eguneko argazki berriak zabaldu dituzte Norvegian
Norvegiako uztaileko atentatuen arduradunaren irudi berriak zabaldu ditu webgune batek. Breivik polizia uniforme bat jantzita ageri da Oslon lehergailuak eztanda egin aurretik hartutako irudietan.
Redacción
Anders Behring Breivik Norvegian uztailean izandako atentatugile ultraeskuindarraren irudi berriak zabaldu dituzte Norvegian. Oslon bideo-zaintza kamerek hartutakoak dira.
ABC Nyheter kateak zabaldu ditu irudiok, eta Breivik polizia uniforme bat jantzita eta eskuan pistola bat duela ageri da bertan. Kalean behera korrika eta atzera begira ikusten da terrorista.
Norvegiako Aftenposten egunkariaren arabera, Pal-Fredrik Hjort Kraby fiskalak polizia ikerketaren txostenean sartu ditu argazki horiek.
ABC Nyheter katearen arabera, lehergailuak eztanda egin baino sei minutu lehenago hartu zituzten kamerek irudi horiek.
Bonba-autoa jarri ostean, Breivik Utoya uhartera joan zen, eta 69 pertsona hil zituen bertan, gehienak Alderdi Laboristako gazteak.