Mundua -

Erasoa Pakistanen

Gutxienez 15 lagun hil dira Pakistango ipar-ekialdeko eraso batean

Talde armatu batek armadaren segurtasun postu bat erasotzean gertatu da sarraskia. Gutxienez 15 lagun hil dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 lagun hil dira gutxienez, gaur, igandean, talde armatu ezezagun batek armadaren segurtasun postuaren aurka eraso egin ostean, Dawn bertako telebista kateak jakitera eman duenez.

Hildakoak, soldadu bat, batzar tribaleko lau kide eta hamar erasotzaile dira iturri honen arabera.

Erasoa Pesháwar hirian gertatu da, Bara barrutian, Afganistanekin muga egiten duen zonan. Mugaren bi aldeetan jarduten duten hainbat talde armaturen gotorlekua da inguru hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea