Mundua -

Sale presidentearen kontra

27 hildako eta 180 zauritu Yemenen izandako protestetan

Manifestariak hiriguneko kale batean sartzen saiatu dira eta Armada tiroka hasi da. Kalea presidentearen jauregira eta Gobernuaren beste zenbai egoitzetarako bidea da.

Erregimenaren kontrako protestek ez dute etenik Yemenen. Argazkia: Efe.
Erregimenaren kontrako protestek ez dute etenik Yemenen. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 27 pertsona hil dira igande honetan eta 180 zauritu Sana hiruburuan manifestarien kontrako errepresio bortitzaren ondorioz eta segurtasun indarren eta oposizioko tribu-agintari baten aldekoen borroken ondorioz.

Osasun arduradunen arabera, hildako guztietatik 22 Yemeneko hiriburuan izandako manifestazio jendetsu batean izan dira. Poliziak, bestalde, agente bat hil dela jakinarazi du.

Efe agentziak baieztatu duenez, manifestariak hiriguneko kale batean sartzen saiatu dira eta Armada tiroka hasi da. Kalea presidentearen jauregira eta Gobernuaren beste zenbai egoitzetarako bidea da.

Tiroez gain, Poliziak ur-kamioiak erabili ditu manifestazioa desegiteko. Protestariek, bestalde, harriak eta molotov koktelak jaurti dituzte polizien aurka, eta zentral elektriko bat ere erre dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea