Mundua -
NBEren Asanblada Orokorra
Abbasek ez du Netanyahurekin orain bildu nahi
Palestinako presidenteak atzera bota du lehen ministro israeldarrak egindako proposamena, zuzenean aurrez aurre negoziatzen hasteko proposamena, alegia. Gaur Sarkozy Abbasekin batzartuko da.
Erredakzioa
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidenteak baztertu egin du, oraingoz, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin biltzea. Buruzagi israeldarra izan zen aurrez aurre negoziatzen hasteko proposamena egin ziona, izan ere, Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrean elkartuko dira.
Riyad Al Maliki Palestinako Atzerri Gaietarako ministroak Efe albiste-agentziak egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Abbasek ez du oraindik Israelgo agintarien eskari formalik jaso eta orain bilera bat eginda "ezer ere ez" lukeela ekarriko iritzi dio.
"Abbas presidenteak ez du bildu nahi bilera bat egiteagatik, Netanyahuk gero gauzak ondo daudela esateko, gatazkarik ez dagoela esateko", adierazi du Atzerri Gaietarako ministro palestinarrak.
Malikik horixe erantzun dio Netanyahuri. Lehen ministro israeldarrak bilera bat eskatu zion Abbasi, Palestina Nazio Batuen Erakundeko estatu gisa onartzeko eskariarekin "denbora galdu" beharrean.
Gaur, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea bilduko da Abbasekin New Yorken.
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidenteak baztertu egin du, oraingoz, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin biltzea. Buruzagi israeldarra izan zen aurrez aurre negoziatzen hasteko proposamena egin ziona, izan ere, Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrean elkartuko dira.Riyad Al Maliki Palestinako Atzerri Gaietarako ministroak Efe albiste-agentziak egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Abbasek ez du oraindik Israelgo agintarien eskari formalik jaso eta orain bilera bat eginda "ezer ere ez" lukeela ekarriko iritzi dio."Abbas presidenteak ez du bildu nahi bilera bat egiteagatik, Netanyahuk gero gauzak ondo daudela esateko, gatazkarik ez dagoela esateko", adierazi du Atzerri Gaietarako ministro palestinarrak.Malikik horixe erantzun dio Netanyahuri. Lehen ministro israeldarrak bilera bat eskatu zion Abbasi, Palestina Nazio Batuen Erakundeko estatu gisa onartzeko eskariarekin "denbora galdu" beharrean.Gaur, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea bilduko da Abbasekin New Yorken.