Mundua -

Exekutiboa erori da

Esloveniako Gobernuak Parlamentuaren konfiantza galdu du

Orain hauteskundeak deitu ditzakete eta krisiak Finantza-egonkortasunerako Europako Fondoaren onarpena atzeratu dezake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esloveniako Parlamentuak konfiantza kendu dio zentro-ezkerreko Gobernuari. Horrela, orain hauteskundeak deitu ditzakete eta krisiak Finantza-egonkortasunerako Europako Fondoaren onarpena atzeratu dezake.

Borut Pahor sozialdemokrataren Gobernuak Parlamentuaren konfiantza galdu du. Aldeko 36 boto eta kontrako 51 jaso ditu Exekutiboak. Pahor 2008an heldu zen Gobernura.

Gobernua gutxiengoan zegoen apiriletik, zenbait alderdik koalizioa utzi ostean. 33 diputaturen babesa zuen soilik Exekutiboak.

Esloveniako legediaren arabera, Parlamentuak konfiantza kentzeak ez du automatikoki hauteskundeen deialdi bat ekartzen.

30 egun

Orain 30 eguneko epea zabalduko da, buruzagi politikoren bat gehiengo bat lortzen saiatzeko. Gehiengo berririk lortzen ez badute, presidenteak Parlamentua desegin eta hauteskundeak deituko ditu. Baliteke hauteskundeak abenduan izatea.

Hauteskundeak egitekotan inkesten arabera, gobernuburu berria Janez Jansa Esloveniako Alderdi Demokratako (SDS) buruzagi kontserbadorea izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea