Mundua -

Analisia

Talibanek aurrea hartu dute Afganistanen

Talibanak Burhanuddin Rabbani bezalako pertsona bat hiltzera ausartu izanak erakusten du ez dutela Gobernuarekin negoziatzeko inungo interesik.

Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taliban afganiarrek berriro erakutsi dute euren ausardia Burhanuddin Rabbani Bakearen Kontseilua deitutakoaren presidentea erahilez. Hamid Karzai Afganistango presidenteak Rabbaniri agindu zion talibanekin negoziatzen saiatu zedila hauek proiektu politikora batu zitezen. Egia da Rabbanik, karguan zeraman urtebetean ez zuela aurrerapauso garrantzitsurik lortu baina eragin handienetako pertsonaia zen Afganistanen.

1979an sobietarren inbasioari aurre egiten lehenetarikoa izan zen eta bere gerrilla propioa antolatu zuen inbaditzaileei aurre egiteko. Muyahidin afganiarrek, borrokalari islamiarrek, 1989an lortu zuten sobietarrak kanporatzea eta handik 2 urtera Gobernua bota zuten. Rabbani bera aukeratu zuten herrialdea gidatzeko, 1992 eta 1996 artean, eta talibanak boterera iritsi zirenean bota egin zuten. 2001ean AEBetako inbasioarekin boteretik kendu zituzten talibanak.

Rabbani bezalako pertsona bat hiltzera ausartu izanak erakusten du talibanek ez dutela Gobernuarekin negoziatzeko inungo interesik. Badakite soldadu europarrek ahalik eta azkarren aldegin nahi dutela eta Obamak berak ere data jarria diola jada estatubatuarren etxeratzeari, 2014a. Ez zaie, beraz, bakerik interesatzen, garaipena eskuratu dezaketela uste dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea