Mundua -

Lurreratzea

Gutxienez 17 pertsona hil dira Indian, hegazkin bat pistatik aterata

Dubaitik zetorren hegazkina bitan puskatu da. Halaber, gutxienez hamar bidaiari larri zauritu dira.

Hegazkin istripua Indian. Argazkia: EFE
Hegazkin istripua Indian. Argazkia: EFE
Hainbat hildako Indian jazotako hegazkin istripu batean

0:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 17 pertsona, horien artean bi pilotuak, hil dira Kozhikoden, Indiako hegoaldean, hegazkin bat aireportuko pistatik aterata. Dubaitik zetorren hegazkina bitan puskatu da.

Poliziaren esanetan, "105 lagun Kozhikodeko ospitaleetan daude; bizirik irten diren gainerako bidaiariak Malappuram hiriko ospitaleetara eraman dituzte". Guztira, 110 herritar baino gehiago zauritu dira, gutxienez 10 larri.

Ezbeharra 19:40ean gertatu da, euri-jasa bortitzak zirenean.

NDTV telebistak zabaldutako irudien arabera, Dubaitik zetorren hegazkina bitan puskatu da.

Hegaldia 'Vande Bharat' programaren barnean zegoen; Indiako agintariek sortu dute, herrialdera berriro eramateko koronabirusaren pandemiagatik atzerrian harrapatuta geratu ziren herritarrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak India