Mundua -

Airearen kalitatea

Baimendutako kutsadura maila gaineratzen dute euskal hiriburuek

Munduko Osasun Erakundeak zabaldutako txosten baten arabera, aztertu diren 28 hiribururen artean, soilik gainditu dute Santiagok, Logroñok eta Badajozek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal hiriburuek Munduko Osasun Erakundeak (OMS) ezarritako kutsadura maila gainditzen dute, Gasteiz eta Donostiaren kasuan maila txikian bada ere. Urte osoko bataz bestekoan, metro kubiko bakoitzean, PM10 partikula kutsagarrien maila 20 mikrogramokoa izan daiteke gehienez, Munduko Osasun Erakundearen aginduz. Maila hori gaindituz gero kaltegarria izan daiteke osasunarentzat.

Genevan aurkeztu den airearen kalitatearen inguruko lehen txostenean agertzen diren Espainiako 28 hirien artea, soilik gainditu dute Santiagok, Logroñok eta Badajozek gainditu dute.

Munduko Osasun Erakundeak finkatutako muga gainditzen dituzten hirien artean Gasteiz (21 µg/m3), Palma eta Valladolid (22 µg/m3), Donostia, Burgos, Iruña eta Toledo (23 µg/m3) daude, besteak beste.

Maria Neira Munduko Osasun Erakundearen Osasun Publiko eta Ingurugiro zuzendariaren hitzetan, datu hauek ez dute hiri ezberdinen arteko "leiha" izan nahi. Bere ustez, Espainian aurrerapausu garrantzitsuak eman dira alor honetan.

"Airearen kalitate maila neurtzeko aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu Espainiak. Funtsezkoa da airearen kalitatea kontrolatzea, eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan hartutako konpromezuetako bat da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea