Mundua -
Ekialde Hurbila
Israelek bi astez etenik gabe bonbardatu du Gaza
"Hamasen, Gazan, duen lur azpiko azpiegitura eta postu militarrak erasotu berri ditugu", iragarri dute Israelgo Babes Indarrek.
Agentziak | Erredakzioa
Israelgo Armadak gaur Hamasen (Gazako Zerrenda) azpiegiturak erasotu ditu, aurretik botatako lehergailuak zituzten globoei erantzunez; beraz, bi aste bete dira Israelgo Babes Indarrek etenik gabe Gazako Zerrenda bonbardeatzen hasi zenetik.
"Egun osoan zehar Gazatik Israelera lehergailuak dituzten globoak jaurtitzen ibili dira. Horri erantzunez, Hamasen, Gazako zerrendan, dituen postu militarrak eta azpiegitura erasotu berri ditugu", iragarri dute Israelgo Babes Indarrek, Twitterren duten kontuaren bidez.
"Prest gaude Israelgo zibilak eta haien burujabetza erasotzen duen edozein mehatxuren aurrean erasotzeko", ohartarazi dute.
Koronabirusaren pandemia dela eta, barealdi baten ostean, palestinarrek Gazako mugan erasoak areagotu dituzte, Israelgo hegoaldean nekazaritza lurretan lehergailuak dituzten globoen jaurtiketa, hain zuzen, agintariek "globoen terrorismo" gisa izendatu dituzte.
Israel, bere aldetik, bi aste jarraian ibili da Gaza bonbardatzen, aurretik erregai-bidalketa bertan behera utzi eta mugako pasabideak ixteko agindua emateaz gain, lurraldeko zentral elektriko bakarra itxi behar izan dute erregai faltagatik. Horrez gain, kostalde aurreko arrantza eremua mugatu du.