Mundua -

EAEn eta Nafarroan atxilotuak

Behin-behineko askatasuna ustez Al Qaeda finantzatzen zutenentzat

Susmo sendoak daudela esan du Grande-Marlaska epaileak, baina epaiak ez direla nahikoak adierazi du.

Askatasuna ustez Al Qaedako taldeak finantzatzeagatik atxilotu zituztenentzat . Argazkia: EFE
Askatasuna ustez Al Qaedako taldeak finantzatzeagatik atxilotu zituztenentzat . Argazkia: EFE
Askatasuna ustez Al Qaedako taldeak finantzatzeagatik atxilotu zituztenentzat . Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko epaileak, Fernando Grande-Marlaskak behin behineko askatasuna agindu du joan den asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan atxilotu zituzten bost Argeliarrentzat. Al Qaedari laguntza logistikoa ematea eta finantzazioa egotzi zizkieten.

Adierazpenak hartu ostean, epailearen aurrean hilero bitan aurkeztu beharko dutela agindu du Grande-Marlaskak eta ezingo dute Espainiatik atera baimen judizialik gabe.

Atxilotuek 36 eta 49 urte bitartean dituzte. Argeliara bidalitako diruarekin Magrebeko Al Qaedaren frankizien ekintza terroristak finantzatzea leporatu zieten, eta ikerketaren ustez beste talde islamiarrekin ere loturak omen zituzten, besteak beste Italian, Frantzian eta Suitzan.

Guardia Zibilak egindako miaketetan doktrinamenduarentzat materiala aurkitu omen zuten.

Epaiak "susmo sendoak" dituela adierazi du, baina "ikerketaren helburua probatzeko beharrezkoa den indarrik gabe".

Hiru atxilotu Nafarroan hartu zituzten, bi Iruñean eta bestea Berriozarren. Beste bi atxilotuak EAEn, Irunen eta Legorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea