Mundua -

ERREFUXIATU EREMUAK

Moriako 12.000 migratzaileetatik 9.000 Kara Tepen daude jada, Lesbosen bertan

Koronabirus probak egiten ari zaizkie guztiei, agerraldi handi baten beldur. Oraingoz 213 kasu atzeman dituzte eta koarentenan dituzte aparte diren instalazio batzuetan.

Haur batzuk Kara Tepe kanpamenduan jolasean, Lesbosen. Argazkia: EFE
Haur batzuk Kara Tepe kanpamenduan jolasean, Lesbosen.
Haur batzuk Kara Tepe kanpamenduan jolasean, Lesbosen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Poliziak jakitera eman duenez, jada eraman dituzte Kara Tepeko kanpalekura Moriakoan bizi ziren 12.000 pertsonatatik 9.000. Gogoan izan behar da irailaren 8an eta 9an hainbat sute izan zirela Morian eta milaka pertsona kale gorrian geratu zirela.

Larunbat gauean bertan amaitu nahi zuen lekualdaketa Poliziak 'Kathimerini' egunkariak bere webgunean dioenez. Kanpalekura eraman dituzten guztiek asilo eskaria martxan dute.

Bien bitartean, koronabirus probak egiten ari zaizkie pertsona guztiei, agerraldi handi baten beldur. Oraingoz 213 positibo atzeman dituzte eta koarentenan dituzte aparte diren instalazio batzuetan.

Lesbos uharteko hiriburu den Mitilenetik hegoaldera dago Kara Tepe kanpalekua. Hara sartu aurretik hainbat egunez kalean egon behar izan dute migratzaileek janaririk eta babeslekurik gabe eta tentsio uneak bizi izan dira.

Greziako agintariek migratzaileei eurei egozten die suteen ardura, Grezia kontinentalera eraman zitzatela lortzeko. Migratzaileek ukatu egin dute hori, ordea, eta kanpaleku berria kartzela bat dela eta baldintzak ez direla onak ziurtatu dute. Kanpaleku berrian jarraitzen dutenek soilik jasoko dutela asiloa adierazi du Greziak eta hori "xantaia" dela salatu dute migratzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Suteak Grezia Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak Koronabirusa