Mundua -
Analisia
Afganistan: 10 urtetako gerra alferrik
Barack Obama egun Amerikako Estatu Batuetako presidente denak 2014rako tropak bertatik erretiratuko dituela agindu du, baina gauzak dauden moduan garaipenik lortu gabe aldegin beharko dute.
Jesus Torquemada
Gaur 10 urte eman zitzaion hasiera Afganistango gerrari. 2001eko Urriaren 7tik 8rako gauean hasi ziren Amerikako Estatu Batuak Kabulen eta beste gune batzuetan talibanen kokalekuak bonbardatzen. Irailaren 11ko atentatuei emandako erantzuna izan zen.
AEBek Nazio Batuen Erakundearen aurrean bere burua defendatzeko eskubidea eskatu zuen eta Segurtasun Kontseiluak baimena eman zion gutxi gorabehera nahi zuena egiteko. George Bush zen orduan AEBetako presidentea eta berak erabaki zuen talibanak Irailaren 11ko atentatuen konplize zirela, Bin Ladeni bere baseak Afganistango lurraldean ezartzen utzi ziotelako, hori argudiatuz hasi zuen euren kontrako erasoa.
5 hilabeteko erasoen ostean, talibanak garaituak izan ziren. Nazio Batuen Erakundeak orduan ebazpen bat onartu zuen, bertan laguntza eskatzen zitzaien Afganistan berreraikitzen lagundu nahi zuten herrialdeei eta modu horretan antolatu zen Isaf deitua, 30 bat herrialdez osatutako naziorteko indarra, tartean Espainia dago. Hasiera batean gauzak ondo atera zitzaizkien estatubatuarrei. Talibanak ia desagertu egin ziren, hala moduzko hauteskundeak antolatu ziren eta Hamid Karzai Washigtonek babestutako hautagaia atera zen garaile.
Baina Pakistanen babestutako talibanek berriro burua altxa dute eta gerra berpiztu egin da. Iazkoa hildako zibil gehien utzi zituen urtea izan zen, guztira 2.800 hildako. Barack Obama egun Amerikako Estatu Batuetako presidente denak 2014rako tropak bertatik erretiratuko dituela agindu du, baina gauzak dauden moduan garaipenik lortu gabe aldegin beharko dute.