Mundua -
Belgikako krisi politikoa
Krisi politikoa amaitzeko Estatuaren erreforma erabaki du Belgikak
Belgikako alderdi politikoak erakundeen erreformarako akordio batera iritsi dira eta urte eta erdiko krisi politikoari amaiera eman diote era honetan.
Erredakzioa
Belgikan gobernua eratzeko negoziaketetan dauden zortzi alderdi politikoek Estaturen erreformarako zintzilik gelditzen ziren gaiak adostu dituzte. 482 eguneko krisi politikoaren ostean, akordiora iritsi dira.
Negoziaketetan dauden alderdien ordezkariak "akordio historikoa" lortu dutela adierazi dute, "Belgikan inoiz egin den Estatuko erreformarik handiena".
Akordioak itxi gabe zeuden hiru gai desblokeatu ditu. Besteak beste, 2014 urtetik aurrera, bost urtetik behin hauteskunde federalak eta eskualdeko hauteskundeak batera egitea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea