Publizitatea
Itxi

2020/10/05

07:32

Mundua

KORONABIRUSA

Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri du Parisen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Parisek gehienezko muga gainditu du ezarritako hiru adierazleetan: intzidentzia-tasa, adinekoen intzidentzia-tasa eta zainketa intentsiboetako oheen okupazio-tasa.

  • Parisko La Pitie-Salpetriere ospitalea

    Parisko La Pitie-Salpetriere ospitalea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri du Paris eskualdean, eta bihartik aurrera neurri murriztaile gehiago indarrean egongo dira koronabirusak eragindako kutsatzeak apaltzeko.

Agintariek azaldu dutenez, Parisek gehienezko muga gainditu du ezarritako hiru adierazleetan: intzidentzia-tasa (100.000 biztanleko 250 kasu), adinekoen intzidentzia-tasa (100 kasu) eta zainketa intentsiboetako oheen okupazio-tasa (koronabirusa duten gaixoak % 30).

Beraz, bihartik aurrera eta hurrengo 15 egunetan, tabernak guztiz itxita egongo dira, baina jatetxeek segurtasun neurri zorrotzak beteta irekitzeko baimena izango dute. Unibertsitate eta goi mailako hezkuntza zentroetan gehienezko edukiera erdira murriztuko da. Museo, zinema eta antzokien kasuan, irekita jarraitzeko aukera dute, lehendik segurtasun neurri zorrotzak ezarriak dituztelako.

Halaber, Frantziako Gobernuak telelana lehenestea ere eskatu du alerta maila gorena ezarritako tokietan.

Azken datuen arabera, 12.566 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta hildakoak 32 dira. Pandemia hasi zenetik, 619.190 positibo eta 32.230 heriotza izan dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena