Mundua -
Ukraniako lehen ministro ohia
Zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri diote Yulia Timoshenkori
Ukraniako lehen ministro ohiari botere abusua delitua leporatu diote. Ebazpena zuzenean eskaini du Ukraniako telebistak.
Erredakzioa
Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote epaileek Yulia Timoshenko Ukraniako lehen ministro ohiari. Timoshenkori bote-abusu delitua leporatu zioten. Epaia Rodino Kireyev epaileak eman du astearte hoentan Kieveko Pechora auzoko auzitegian. Ukraniako telebistak zuzenean eskaini du epaiketa eta epaia ezagutu den unea.
Timoshenkok bere ahalmenetatik at zeuden erabakiak hartu zituela ebatzi du epaileak. 2009an Errusiarekin gas akordioak sinatzeko jarraibideak eman zituela dio epaiak, Naftogaz Ukraniako enpresarentzat 188 milioi dolarreko galerak eraginez.
"Akusazioaren ustez, Gobernuko burua zenak bere eginbeharrak gainditu zituen eta Errusiarekin gas akordio bat sinatu zuen. Gobernuaren ustez, kontratuak betez gero, hamar urtetan herrialdeak 80.000 milioi dolar galduko lituzke.
Ukraniako lehen ministrordearen ustez, akordio horren erruz, Errusiako gas naturalaren mila metro kubikogatik, Alemania eta beste herrialdeek baino 200 dolar gehiago ordaintzen dituzte.
Erruztatuen aulkitik, lehen ministro ohiak, egungo herrialdeko presidenteak, Victor Yanukovichek gidatutako jazarpen judiziala salatu du, arrazoi politikoak argudiatuta.