Mundua -

Zorraren krisia

Trichet: 'Krisia jada sistemikoa da eta birkapitalizazioa behar da'

Europako Banku Zentraleko presidenteren ustez "Gobernuek eta Europako erakundeek azkartasunez jokatu behar dute; atzerapen gehiago baldin badaude, egoera larriagotu egingo da".

Jean-Claude Trichet. Foto: EFE
Jean-Claude Trichet. Foto: EFE
Jean-Claude Trichet. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentraleko presidenteak, Jean-Claude Trichetek, zorraren krisia jada sistemikoa dela esan du eta tentsio eta urduritasunak mundu osoko finantza merkatuetara hedatzen ari dela uste du. Horregatik, bankuak birkapitalizatzeko Europar Batasunaren jokabideak azkarra eta koordinatua izan behar duela adierazi du.

"Krisia jada sistemikoa da", esan du Trichetek Europar Batasuneko ekonomia arazoetarako batzordean.

"Krisia sistemikoa da eta ausardiarekin egin behar zaio aurre. Gobernuek eta Europako erakundeek egoerak eskatzen duen mailan egon behar dute, eta azkartasunez jokatu behar dute. Atzerapen gehiago baldin badaude, egoera larriagotu egingo da".

Izan ere, bere ustez, "Europako herrialdeetako bonuen merkatuan presio eta estres aztarna ugari daude eta merkatuko balioen gorabeherek mundu osotik hedatzen ari den tentsioa adierazten dute". "Kredituen lehorteak, gainera, merkatua finantzatzeko sarrera larriagotu du eta Europar Batasunaren finantza sistemen interkonexioak kutsatzeko arriskua handiagotu du", Tricheten hitzetan.

Krisi honek egonkortasuna arriskuan jartzen duela gaineratu du Trichetek eta Europako benetako ekonomiari, baita Europaz haratago dagoenari ere, negatiboki eragiten diola dio.

Zentzu honetan, Europar Batasuneko buruzagiei datorren goi-bilerarako erabaki "argia" eskatu die. Sei egun atzeratu dute bilera hori, eta urriaren 23an egingo dute, krisiaren aurkako neurriak zehazteko eta bankua birkapitalizatzeko erabakian denbora gehiago izateko.

Birkapitalizazioari "egokia" deritzo Trichetek, Europa osoarentzat. Horretarako Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaz baliatzearen erabakia babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea