Mundua -

Sexu-erasoak

Ustezko hiru emakume bortxatzaile atxilotu dituzte Zimbabwen

Gizonen aurkako sexu-erasoak duela bi urte hasi ziren herrialdean eta emakumeak atxilotzen dituzten aurreneko aldia da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezkoak bortxatu dituzten ustezko hiru emakume bortxatzaile atxilotu ditu Zimbabweko Poliziak, 'The Herald' egunkariak gaur jakitera eman duenez. Poliziek erabilitako preserbatiboez betetako poltsa bat toptau zuten auto baten barruan.

Gizonen aurkako sexu-erasoak duela bi urte hasi ziren herrialdean eta emakumeak atxilotzen dituzten aurreneko aldia da, egunkariak jakinarazi duenez.

Gweru hirian (erdialdean) zirkulazio istripu bat artatzen ari ziren poliziak, auto baten atzeko eserlekuan erabilitako 31 kondoi aurkitu zituzten poltsa batean, Andrew Phiri Zimbabweko Poliziako bozeramaileak azaldu duenez.

Preserbatiboen poltsa eskatuz hiru emakume agertu ziren. Horrek Poliziaren susmoa piztu zuen.

Arrakasta negozioetan

Gizonezkoak ezezagunen ibilgailuetan bidairik ez egiteko gomendioa eman du Zimbabweko Poliziak, gizonen bortxaketak gora egin dutelako. Sexu-erasoen bidez negozioetan arrakasta lortuko dutela uste dute emakumeek.

Zimbabweko Unibertsitateak urte hasieran egindako azterketaren arabera, emakumeek negozio gizonei eraso egiten diete eta biktimen espermarekin edabeak prestatzen dituzte negozioetan arrakasta izaten lagunduko dielakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea