Mundua -

Erasoak Bagdaden

Gutxienez 26 pertsona hil eta beste 80 zauritu dira Iraken

Bonba-autoekin egin dira hiru atentatuak, eta horietatik bi, terrorista suizida batzuk egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 pertsona hil eta beste 80 zauritu dira, asteazken honetan, Bagdadeko hainbat barrutietan izandako hiru atentatutan. Bonba-autoekin egin dituzte, eta horietatik bi, terrorista suzida batzuen lana izan da, Irakeko Barne Arazoetako Ministerioaren eta poliziaren arabera.

Terrorista batek lehergaiaz beteriko auto bat Alwiya barrutiko polizia-etxearen kontra jo du, eta sei pertsona hil dira (lau polizia barne). Besteak, Hurriyako barrutian dagoen poliziaren eraikin baten ondoan gidatzen ari zen autoa lehertu du, eta bost pertsona hil dira.

Hirugarren erasoa Ilaam barrutian izan da. Patruila baten ondoan zegoen bonba-auto bat lehertu dute eta hiru pertsona hil dira, Poliziak jakitera eman duen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea