Mundua -

Frantziako Justizia

Fiskaltzak Strauss-Khanen kontrako salaketa artxibatu du

Banonek Strauss-Khanen uztailean jarri zuen salaketa, 2003an izan ziren gertakizun batzuengatik, eta hori "ezin da epaitu", delitu mota horiek hiru urtera preskribatzen direlako.

Strauss-Khanen artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB
Strauss-Khanen artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB
Strauss-Khanen artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tristane Banon idazle frantsesak Dominique Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzaile ohiaren kontra aurkeztutako salaketagatik hasitako ikerketa artxibatzea erabaki du Pariseko Fiskaltzak.

"Nahikoa froga ez dagoela eta, ezin dira bortxaketa saiakeraren eginbidideak hasi", adierazi du Fiskaltzak.

Banonek Strauss-Khanen uztailean jarri zuen salaketa, 2003an izan ziren gertakizun batzuengatik, eta hori "ezin da epaitu", delitu mota horiek hiru urtera preskribatzen direlako.

Strauss-Khan New Yorken atxilotu zuten maiatzean, bortxaketa saiaketa bat leporatuta, eta Banonekin aurrez aurre egon zen Frantziara itzuli zenean irailean. Orduan, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzaile ohiak 2003an neska muxukatzen saiatu zela adierazi zuen, baina ez zela hori bortxatzen saiatu, kazetariak esan bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea