Mundua -

Istripu nuklearra

Fukushimako ezbeharrak 54.000 milioi euroko galerak eragin ditu

Zentral Nuklearreko lau erreaktoreak eraistea 10.846 milioi euro kostatu da, eta 37.852 milioi euro, berriz, istripuak eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko dira.

Fukushimako zentral nuklearra, ezbeharra eta gero. Argazkia: EFE
Fukushimako zentral nuklearra, ezbeharra eta gero. Argazkia: EFE
Fukushimako zentral nuklearra, ezbeharra eta gero. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak 53.864 eurotan zenbatu ditu Fukushimako zentralean izandako ezbeharraren ondorioz sortutako galerak, hala jakinarazi du RIA Novosti errusiako agentziak.

Lau erreaktoreetan egindako eraisketa lanek 10.846 milioi euroko gastua eragin dute, 37.852 milioi euro, berriz, kalte-ordainetara eta beste neurri batzuetara bideratuko dira.

Hondamendiaren ondoren Gobernuak sortutako funtsa bereziak finantzatuko du proiektua. Estatuko Aurrekontu Orokorretatik jasoko du dirua proiektuak eta erakunde eta enpresa batzuen zergetatik.

TEPCO Tokioko konpainia elektrikoa arduratuko da datozen urteetan kalte-ordainetaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea