Mundua -

Frantzia

Bere buruari su eman zion irakasle frantziarra hil da

Emakumea ezkongabea zen eta 44 urte zituen. Montpellier Ospital unibertsitariora eraman zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean institutoko patioan bere buruari su emanda suizidatzen saiatu zen irakasle frantsesa hil da, eragindako zauriengatik, poliziak jakitera eman duenez.

Emakumea ezkongabea zen eta 44 urte zituen. Montpellier Ospital unibertsitariora eraman zuten.

Matematikako irakaslea zen Beziers hiriko (Frantzia) Jean-Moulin institutuan duela hamar urtetik. Ostegunean institutuko patiora joan zen gasolina bidoi batekin, eta oihuka hasi zen bere buruari su eman baino lehen.

Biktima depresioan sartuta zegoen semetzat hartua zuen bere iloba bat galdu izanaren ondorioz. Ordutik klase batzuk bakarrik ematen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea