Mundua -
Israelek argitaratu ditu
Israelek askatuko dituen 477 preso palestinarren izenak plazaratu ditu
Preso horiek aske utzitakoan, Hamasen talde armatuak 2006tik atxilotuta duen Guilad Shalit soldadu israeldarra askatuko du.
Erredakzioa
Hamasekin egin duten akordioari esker aske utziko dituen 477 preso palestinarren izenak argitaratu ditu Israelek. Horien truke, Guilad Shalit soldadu israeldarra askatuko du Hamasek, 2006an Gazan hartu
Zerrendan Walid Anajas presoa dago besteak beste, 2002an Jerusalemeko "Café Moment"en aurka lehergailuz beteriko auto bat jarri eta 12 lagun hil ziren atentatuagatik kondenatuta.
Nacer Yataima ere aske geldituko da, Netanyako "Hotel Park"en aurka eraso suizida prestatzea egotzi zioten presoa. 30 lagun hil ziren eraso horretan. Bestalde, Chris al Bandak eta Musab Hashlemon ere aske geldituko dira. Azken honek biziarteko 17 kartzela-zigor ditu Beershevan autobus baten aurka bi suizida immolatzea agintzeagatik. 16 lagun hil ziren 2004an gertatu zen atentatu horretan.
Negoziaketen hasieran oinarrizko exijentzia zena ez du lortu Hamasek: Fatah Marwan Barghouti lider karismatikoa, Hamaseko liderra den Abdala Barghouti eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko liderra den Ahmed Saadena askatzea. Horiek ere biziarteko kartzela-zigorrak dituzte, hainbat hilketa egitea agintzeagatik.
Aske geldituko diren 477 presoetatik (27 emakumeak) 239 euren etxeetara bueltatuko dira eta ehun inguru atzerrian erbesteratuko dituzte.
Preso hauek askatzen dituzten unean bertan, Hamasen talde armatuak, Ezedin al Kasam brigadak, Guilad Shalit soldadu israeldarra emango die Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzarreko ordezkariei, 2006an atxilotu zutenetik Hamasen menpe egon den soldadua.