Mundua -
Dabaaben bahituta
Kenian bahitutako Espainiako bi boluntarioak Somalian daude
Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko bi boluntarioak atzo eraman zituzten Somaliara, bertako Trantsizioko Gobernuko indarren zuzendariak esan duenez.
Erredakzioa
Joan den ostegunen Dabaabeko errefuxiatu esparru batean (Kenya) bahitu zituzten Espainiako bi boluntarioak Somalian daude, Kismayo kostaldeko hirian, Somaliako Trantsizioko Gobernuko indarren zuzendariak esan duenez.
Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko bi boluntarioak atzo, astelehenean, eraman zituzten hiri horretara, Al Shabab miliza islamiko erradikaleko feudora. Hala ere ez dute bahiketaren ustezko egileak zeintzuk izan daitezkeen zehaztu.
Talde fundamentalista izan dela uste dute Keniako agintariek, Al Qaedari lotutako sare terrorista, nahiz eta miliziak ukatu egin duen.
Azken hilabetean gertaturiko laugarren bahiketa da hau."Kenian bahitutako bolondres eta turistekin zerikusia duten ekintzak ezeztatzen ditu Al Shababek", esan du miliziak.
Al Shababetik gertu dauden iturri batzuek ordea diote miliziak bere ardura ukatzen duela, Espainiako gobernuak Keniako indarrei Somaliara sartzeko laguntza ez emateko.