Mundua -

Turkia

26 hildako, PKK-k Turkiako Armadaren kontra egindako erasoetan

Turkiako Armadak Irakeko muga zeharkatu du Kurdistango Langileen Alderdiko miliziek egindako ofentsibari erantzuteko asmoz. NATOk erasoak gaitzetsi ditu.

Kurduek Turkiako Armadaren kontra egindako erasoetan 26 hildako. Argazkia: EITB
Kurduek Turkiako Armadaren kontra egindako erasoetan 26 hildako. Argazkia: EITB
Gutxienez 20 soldadu hil dira PKK-k Turkian egindako atentatuan

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 soldadu Turkiar hil dira eta beste 22 zauritu Kurdistango Langileen Alderdiko miliziek Turkiako Armadaren kontra egindako hainbat erasoetan. PKK-k arma automatikoekin egin du tiro, Irakekin mugan dauden Turkiako Cukurka eta Yuksekova eskualdeetan Armadak dituen hainbat base militarren kontra.

Turkiako Armadak Irakeko muga hiruzpalau kilometrotan zeharkatu du kurduen ofentsibari aurre egiteko asmoz, hala jakinarazi diote iturri militarrek Reuters agentziari.

Oraingoz, Turkiako tropen eta PKKren milizien artean istiluak sortu dira Cukurca eskualdean eta Armadako hainbat helikoptero ingurua begiztatzen ari dira.

Halaber, Turkiako komunikabideen arabera, erasoaldietarako erabiltzen dituzten hainbat hegazkin turkiar abiatu dira ingurura Diyarbakirreko basetik.

Recip Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak bertan behera utzi du , Kazajistanerako bidaia eta Defentza eta Barne ministroekin premiazko bilera deitu du. Horrez gain, PKKren azken urteetako erasorik gogorrenari nola erantzun aztertzeko Turkiako Inteligentziaren eta Armadaren buruekin bilduko dela zehaztu du Erdoganek.

PKK-k erasoak erreibindikatu egin ditu eta bere soldatu turkoen artean 100 baja eragin dituztela adierazi du, hildakoen eta zaurituen artean.

NATOren gaitzespena

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak PKKren miliziek Turkiako Armadaren kontra egindako erasoak gaitzetsi ditu, eta ez daudela justifikatzerik azaldu du.

Azken urteetako erasorik bortitzenak dira gaurkoak, gutxienez 26 soldadu turkiar hil dira eta beste 22 zauritu.

Rasmussenek "horrelako indarkeria ekintzak ez daudela justifikatzerik" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea