Mundua -
Analisia
Kurdistango gatazka armatua bizitu da
Azken urteetan lasaitasun handia izan da eskualdn, PKK-k su-etena iragarri baitzuen. Baina, udan bertan behera utzi zuten hainbat bonba jarrita, eta atzoko erasoa azken 30 urteetako larriena da.
Jesus Torquemada
Kurduen gatazka armatua bizitu egin da. PKK-k, Kurdistango Langileen Alderdiak Turkiako Armadak mugan dituen zortzi base militarri eraso zien, 26 soldadu turkiar hil ziren eta Turkiak ofentsiba horren kontra hasi duen erasoaldian gutxienez 15 kurdu hil dira.
Beste behin, gatazkak inguruko lurraldeei eragin diezaieke. Kurduek Turkiaren eta Iraken arteko mugan dauden kuartelei eraso zieten, rakeko lurretatik atera eta berehala barruan sartu ziren berriro. Turkiarrek, berriz, muga zeharkatu dute eta Iraken sartu dira. Ez da hau gertatzen den lehen aldia, ezta gutxiago ere. 1995ean, Turkiako 30.000 soldadu Irak iparraldean sartu ziren operazio militar bat egiteko. Hala ere, azken bost urteetan lasaitasun handia izan da eskualde horretan, PKK-k su-etena iragarri baitzuen. Baina, udan bertan behera utzi dute su-etena hainbat bonba jarrita, eta atzoko erasoak azken 30 urteetan izandako larrienak dira.
Eraso horiek, hain justu, Turkiako Parlamentua Konstituzio berri bat eztabaidatzen ari den garaian jazo dira, bertan kurduentzako eskubideak jaso ditzakete, besteak beste, Kurdistango eskualdeko ikastetxeetan eskolak kurduen hizkuntzan jasotzea.
Hasieran ezezkoa esan bazuten ere, eztabaida horretan parte hartuko dute azkenik, BDP Demokraziaren eta Bakearen Alderdiko 35 diputatuek. Alderdi nazionalista kurdua da, PKKren jarraitzaileak direnen botoak jasotzen dituena. Halaber, BDPk gatazka armatutik urruntzea ahalegindu du eta PKKrekin zuen harremana hoztu egin da. Antza denez, PKKri ez zaio alderdi kurduaren jarrera gustatu, eta horregatik egin du ofentsiba hori, Konstituzioaren inguruko eztabaidan presio eragin eta Turkiarekin dituen zubiak apurtzeko.