Mundua -

Greba orokorra Grezian

Hildako bat Grezian polizia eta manifestarien arteko istiluetan

Lehenengo informazioen arabera hildakoak harri baten kolpea jaso du garezurrean, eta erietxera eraman ondoren bertan zendu da. 40 zauritu inguru daude

Manifestariak Parlamentuaren aurrean
Hildako bat eta hainbat zauritu Atenasen izandako istiluetan

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikalista bat hilda suertatu da Atenaseko ospitale batean bihotz geldiketa baten ondorioz. Poliziaren kontrako istiluetan harri batek buruan jo dionean eraman dute erietxera, eta bertan zendu da. Hildakoa 43 urteko gizona zen, eta konstrukzioaren arloan egiten zuen lan.

Grezian jarraian burutzen ari diren bigarren greba egunaren harira, gaur ere istiluak bizi izan dira manifestari talde batzuen eta poliziaren artean. Istilu hauen ondorioz 40 zauritu inguru izan dira. Greziako telebistak eskainitako irudi batzuetan ikus daitekeenez, Parlamentuaren aurrean zeuden Greziako Komunisten alderdiko kideak erasotuak izan dira, eta horren ondoren bi taldeen arteko istiluak hasi dira.

Atenaseko Evangelismos ospitalera eramandako 16 zaurituetako gehienek, molotov koktelek eragindako erredurak dituzte.

Behin polizia indarrek Parlamentu inguruan sortu diren liskarrak desagerrarazi dituztenean, manifestari talde baketsuak Parlamentu aurrean jarri dira berriz ere, Greziako ekonomiaren egoeraren kontra protestatzeko asmoz.

Bigarren egunez jarraian, Atenas hiriko erdigunea manifestarien eta poliziaren arteko biolentzia momentuak jasatzen ari da. Bitartean, ehundaka manifestarik Parlamentuaren aurrean jarraitzen dute, lan kaleratzeak ahalbidetuko dituen lege proiektua noiz aprobatzeko zain. Horrez gain, zergen igoera eta soldaten eta pentsioen murrizketak ere onartuko dituzte, Greziako defizita murrizteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea