Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpek ez du porrota onartu: "Aukeraketa amaitzetik urrun dago"

Joe Biden hautagai demokratak garaipen "faltsua azkar" aldarrikatu izana kritikatu du Trumpek.

Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aukeraketa bukatzetik urrun dago", ziurtatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak larunbat honetan. Joe Biden hautagai demokratak garaipen "faltsua azkar" aldarrikatu izana kritikatu du Trumpek.

"Denok dakigu zergatik Joe Bidenek bere burua garailetzat jo duen horrenbesteko presaz, eta zergatik ari diren bere aliatuak laguntzen hain gogor: ez dute egia azaltzerik nahi. Hauteskunde hau amaitzetik urrun dago", adierazi du Trumpek ohar baten bidez.

Buruzagia golfean jokatzen ari da bere klubean, Sterlingen (Virginia). "Joe Biden ez dute irabazletzat jo inongo estatutan, eta are gutxiago lehia estua izanda zenbaketak berriz egingo dituzte estatuetan, edo gure kanpainak auzitara eraman dituen tokietan, azken garailea baldintzatu dezake", erantsi duenez.

"Astelehenetik aurrera, gure kanpaina auzitegietan kasua defendatzen hasiko da, hauteskunde legeak guztiz bete direla eta irabazle egokia aldarrikatua dela ziurtatzeko", azpimarratu du.

Zentzu horretan, “praxi txar eta irregulartasunen akusazio sinesgarri guztiak” ikertuko dituela iragarri du Lindsey Graham Senatuko Batzorde Judizialaren presidente errepublikanoak, Pennsylvaniako posta langile baten zinpeko adierazpena jaso ondoren. Posta bidezko botoan iruzurra salatu du beharginak.

“2020ko hauteskundeen zilegitasuna bermatzeko boto irregulartasun akusazio sinesgarri guztiak ikertzea betebehar bat da”, azpimarratu du Grahamek ohar batean.

Ordu batzuk beranduago, kargua utziko duen presidenteak Twitter sare sozialean isiltasuna eten eta posta bidezko botoaren iruzurra salatu du berriro.

“Behatzaileek zenbaketa aretoetan sartzerik ez dute izan. Hauteskundeak irabazi ditut. Legezko 71.000.000 lortu ditut. Gure behatzaileei ikusteko aukera ez diete eman; gauza txarrak gertatu dira. Sekula ez da gertatu halakorik. Eskatu ez duen jendearen milioika boto posta bidez heldu dira!”, esan du Trumpek bere kontu ofizialean.

Ondoren, beste mezu batean, “legezko 71.000.000 boto, karguan dagoen presidente batek sekula lortutako boz kopururik handiena da”, azpimarratu du.

Bidenen garaipena

Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokratak irabazi ditu hauteskunde presidentzialak, AEBko hedabideen proiekzio ia guztien arabera.

CNN, NBC News, ABC eta Associated Pressen kalkuluen arabera, Bidenek lortu ditu jada presidente izateko beharrezkoak diren 270 botoak Pennsylvaniako estatuari zegozkion 20 botoak eskuratu ondoren. AEBko hedabideek 17:27 inguruan eman dute ezagutzera azken proiekzioa.

Publiko egin duen lehen mezuan,  eskerrak eman dizkie estatubatuarrei Bidenek eta "herritar guztiak, demokratak zein errepublikanoak" kontuan izango dituela esan du.

"Amerika, ohore handia da gure herrialde handia gidatzeko aukeratu izana. Aurrean dugun lana gogorra izango da, baina hau agintzen dizuet: estatubatuar guztien presidente izango naiz, nire alde bozkatu edo ez. Nigan jarri duzuen fedearen maila emango dut", idatzi du Twitterren duen kontuan.

AEBko historian boto gehien lortu dituen presidentegaia ere bada Biden, eta berarekin batera, Kamala Harris kideak ere historia egin du, lehen emakumea izango baita AEBko presidenteorde izaten, baita kargu horretara iritsi den lehen emakume beltza ere.

Twitterren "aurrean lan handia" dagoela esan du Twitterren, eta hasteko ordua dela.

John McCainen familiak "lasaitua" hartu du

Bestalde, John McCain Arizonako senatari errepublikanoaren familiak Joe Biden demokrata zoriondu du. Meghan McCain hildako senatariaren alabak Trumpen aurkako eraso berri bat egiteko aprobetxatu ditu sare sozialak. Askotan kritikatu izan du, bere aitaren kontrako errespetu falta egotzita.

“Soilik aipu oso pertsonal bat. Lasaitu ederra hartu dut, gerra-presoak (POW's) errespetatzen dituen presidente bat izango dugulako”, adierazi du McCainen alabak Twitterren.

McCain senataria behin baino gehiagotan kritikatu du Trumpek, haren lorpen militarrak zalantzan jarriz. Vietnameko iparraldean bost urte baino gehiago preso eman zituen McCainek, baina “heroi” deitzea harritzen zuen Trump, nahiz eta bertan torturak jasan.

McCainen bizitzako pasarte gogor hori, hain zuzen, burla egiteko aprobetxatu zuen Trumpek: “Harrapatu ez zuten jendea atsegin dut (…) ez ditut galtzaileak gustuko”, adierazi zuen 2015eko hauteskunde-kanpainan.

Cindy McCain alargunak, aldiz, batasun nazionala aldarrikatu du, eta herrialdea hobetzeko elkarlana eskatu dio herriari.

“Joe Biden presidente hautetsi eta lagun-minari eta Kamala Harris presidenteorde hautetsiari zorionak. Politika atzean uzteko unea da, Amerika indartsuago bat eraikitzeko”, idatzi du senatariaren alargunak Twitterren.

Donald Trump presidentearen jarraitzaileek Cindy gogor kritikatu zuten, Alderdi Errepublikanoaren batasuna haustea leporatuta; izan ere, Bindeni babesa eman zion Etxe Zurirako lasterketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Melania Trump Donald Trump hesia Hauteskundeak Joe Biden Kamala Harris