Mundua -

Iruzkina

Al Kaidaren ausardia harrigarria

Hiru kooperanteen bahiketa egiteko, Aljeriako, Maliko eta Mauritaniako armadek zaintzen duten basamortu zatia igaro eta Polisarioaren egoitzan sartu behar izan dute.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte Polisarioaren kanpamenduan hiru kooperante bahitu izana harrigarria izan da erakutsitako ausardiagatik batez ere. Aljeriako, Maliko eta Mauritaniako armadek zaintzen duten basamortu zatia igaro eta Polisarioaren egoitzan sartu behar izan dute, basamortuan borroka egiten esperientzia handia duen gerrilla mugimenduaren egoitzan hain zuzen ere. Magreb Islamiarreko Al Kaida izan bada, eta hala uste du Polisarioak, jauzi kualitatiboa izango da.

Desberdina da duela bi urte errepide bazterrean hiru kooperante bahitzea eta Fronte Polisarioaren sukalderaino sartzea. Gainera, egiteko moduak agerian utzi du kanpalekua ongi ezagutzen zutela, eta horrek barruan laguntzaren bat izan zezaketela pentsatzera eramaten du, agian jihadaren fanatismoarekin bat egin duen saharar bat.

Al Kaidari ez zaio Polisarioa gustatzen, ez duelako lege islamiarra ezarri eta laikotasuna aldarrikatzen duelako. Marokon poz pozik daude, noski. Orain arte Polisarioak Al Kaidarekin batera jarduten zuela zioten, baina orain gezurra dela geratu da agerian, ekintza honekin Polisarioa Al Kaidaren biktima bihurtu baita. Baina orain Rabatek dio ekintzarekin argi geratu dela Saharako Estatu independenteak ez duela bere burua babesteko gaitasunik eta Maroko dela muturreko islamiarrei aurre egin diezaieken bakarra.

Polisarioa bahitzaileak jazartzen ari da orain, bai baitaki zer dagoen jokoan, eta Aljeria ere kooperanteak askatzeko lanean hasi da, mugak urratu dituztela ikusi baitu berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea