Mundua -
Kontrako 483 boto
Parlamentu britainiarrak atzera bota du EBean sartzeko erreferenduma
The Guardian egunkariak egindako inkesta baten emaitzek diotenez, britainiarren % 49 Europar Batasunetik ateratzearen alde dago, eta % 40a, sartzearen alde.
Erredakzioa
Erresuma Batuko Komunen Ganberak atzera bota du britainiarrak Europar Batasunetik ateratzeko planteatuko zuen erreferenduma proposatzen zuen mozioa.
Zehazki, ekimenak aldeko 111 boto eta kontrako 483 boto jaso ditu. Lehen ministroak, David Cameronek, mozioaren kontra egiteko eskatu zien bere alderdiko kideei, baina 80 baino gehiagok alderdiaren agindua urratu eta dokumentuaren alde egin dute.
Hala ere, lehen ministroak eztabaidan (bost ordu iraun du) esan duenaren arabera , "ez da mota honetako eztabaidak egiteko momentua". Adierazi duenez, "zure bizilagunen etxea sutan dagoenean, lehen bulkada laguntzea eta sua itzatzen saiatzea izan behar luke, eta ez sua zure etxera heltzea saihestea soilik".
The Guardian egunkariak egindako inkesta baten emaitzen arabera, hiritarren % 70 kontsulta deitzea eskatzen du, eta % 23a horren contra dago. Azterketarako 1003 elkarrizketa egin ziren urriaren 21etik 23ra, eta emaitzek diotenez, britainiarren % 49 Europar Batasunetik ateratzearen alde dago, eta % 40a, sartzearen alde.