Mundua -
Elkarrizketarako deia
Al Nahdak akordio nazionalean oinarritutako gobernua nahi du Tunisian
Talde islamiar kontserbadorea indarkeria politiko eta ideologikoaren kontra dagoela adierazi du hauteskundeetako garaileak.
Erredakzioa
Rachid Gannouchi Al Nahdako liderra elkarrizketarako deia egin die Tunisiako alderdi guztiei akordio nazionalean oinarritutako gobernua sortzeko. Al Nahda mugimendua aise nagusitu zen igandeko hauteskundeetan.
"Gure bihotzak guztiei zabalduta daude", esan du Gannouchik bere alderdiak hauteskundeen ostean egindako leen prentsaurrekoan. Horrez gain, bere taldea indarkeria politiko eta ideologikoaren kontra dagoela azpimarratu du.
Protestak emaitzengatik
Bestalde, lider islamiarrak salatu egin ditu azken orduetan Sidi Bouzid hirian izandako istiluak, Zinedine al Abidine Ben Ali presidente ohiaren aldekoek bultzatuta daudela gaineratuta.
Tunisiako gobernuak gauean etxeratze-agindua deitu du Sidi Bouziden ostegun gauean hasi eta ostiraleak jarraitu duten protestengaitik.
Manifestazioak Zerrenda Herrikoiak alderdiak lortutako botoen baliogabetzeagatik hasi ziren. Baliogabetzea sei barrutietan egin zen, kanpainako finantzazioan zenbair irregulartasun antzeman ondoren. Zerrenda Herrikoien zerrendaburua Hachmi Hadmi da, Ben Aliren aliatua izandakoa, eta Sidi Bouziden boto gehien lortu zuen alderdia izan zen.