Mundua -

Iberoamerikako XXI. goi-bilera

Estatua eraginkorragoa egiteko erronka duen Iberoamerikako bilera

Iberoamerikako idazkari orokorrak, zoriondu egin ditu ETAren "zentzugabekeriazko terrorismoaren amaieragatik" Espainiako Juan Carlos erregea eta Gobernuko presidentea, Jose Luis Rodríguez Zapatero.

Iberoamerikako XXI. goi-bilera. Argazkia: EFE
Iberoamerikako XXI. goi-bilera. Argazkia: EFE
Iberoamerikako XXI. goi-bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberoamerikako XXI. goi-bilerako Estatu eta Gobernu buruak, Paraguayeko presidentea, Fernando Lugo, eta Iberoamerikako idazkari orokorra, Enrique Iglesias buru diren hitzorduan eztabaida egiten ari dira Asuncionen.

Goi-bileraren izenburua "Estatuaren eta ongizatearen garapena" da, eta zazpi minutu izango ditu bakoitzak bere ideiak eta hausnarketak aurkezteko.

Asuncioneko hitzordu honek Iberoamerikako goi-bilera batek inoiz izan duen agintari gutxien bildu ditu, kide diren 22 herrialdeen erdien liderrak ez baitira joan bertara.

Iberoamerikako idazkari orokorrak, zoriondu egin ditu ETAren "zentzugabekeriazko terrorismoaren amaieragatik" Espainiako Juan Carlos erregea eta Gobernuko presidentea, Jose Luis Rodríguez Zapatero.

Bestalde, Iglesiasen hitzaldia krisiarentzat izan da batik bat. Greziarko zorraren akordioaz hitz egin ostean, orain "konfiantza berreskuratzeko eta ezkortasuna gainditzeko" lan egiteko garaia dela esan du.

"Langabeziari aurre egiteko", esan die idazkari orokorrak 22 herrialdeetako ordezkariei, doitasun neurriak "ez dute enplegurik sortzen", gaineratu du.

"Hauxe da Latinoamerikako aukera", esan du Iglesiasek, "Estatu Batuak eta Europa astindu dituen krisiari eutsi egin diote", adierazi du, baina "ekintzaren garaia da, ez pozez egotekoa".

Azkenik, Guyanak Unasurren aldi baterako presidentzia Paraguayri pasako dio Iberoamerikako goi-bileraren amaieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea