Mundua -
Munduko biztanleria
Dagoeneko 7.000 milioi gara
1999an 6.000.000.000.a zenbatu zuten Sarajevon eta oraingoan Errusian, Filipinetan edo Indian jaio ote den ez dago oso garbi.
Erredakzioa
Piotr izena du munduko 7.000.000.000. biztanleak eta Kaliningraden (Errusia) jaio da, edo Danica May Camacho da, Filipinetakoa, edo agian Nagis da, Utter Pradeshen bart jaiotakoa. Izendatzen duen erakundearen arabera, 7.000.000.000. biztanlea han edo hemen jaio da, baina errealitatea bat da: Munduan inoiz baino biztanle gehiago dago, 7.000.000.000tik gora.
Nazio Batuen Biztanleria Funtsak Kaliningrad aukeratu zuen 7.000.000.000. biztanlea jasotzeko hiri gisa. Erakundeak urriaren 31ean hiri horretan jaiotzen zen lehenengo haurrari 7.000.000.000. biztanlearen agiria ematea erabaki zuen.
1999an, Nazio Batuen Erakundeak Sarajevo hautatu zuen 6.000.000.000. biztanlea jasotzeko. Kasu horretan, agiriaz gain, haurraren gurasoek etxebizitza eskuratu zuten NBEren eskutik.