Mundua -
Israelen bilera
Israelek Jerusalem ekialdean bi mila etxebizitza eraikitzea agindu du
Palestina Unescon sartzea onartu ostean, Israeleko ministro garrantzitsuenak bilera bat egin dute emango dituzten hainbat erantzun aztertzeko.
Erredakzioa
Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroaren gobernuak Jerusalem ekialdean bi mila etxebizitza eraikitzea agin du. Maalé Adumim eta Gush Etzion asentatze judutarrak dauden gunean.
Erabakia arratsaldean hartu du Israeleko gobernuko zortzi ministro garrantzitsuenek, Palestina Unescon sartzea onartu ostean.
"Etorkizuneko edozein bake akordiorekin Israelen esku geldituko diren bi mila etxebizitza izango dira", dio Israeleko lehen ministroaak bidali duen ohar batek. Gainera, erabaki horren gainean, hurrengo bilera batean "neurri berriak" hartuko dituela adierazi du.
Netanyahuren gobernuak Israelek biltzen dituen tasa eta arantzelak atxikitzeko aukera kontuan hartu dezake.
Israelek aztertu dezakeen beste neurria Palestinako buruei baimen bereziak kentzea izan daiteke.