Mundua -

Azaroaren 22an aterako da

Berlusconik 'Benetako maitasuna' izeneko diskoa aterako du hil honetan

Mariano Apicella konpositorearen hitzetan, diskoa "astiro hasten da eta gero erritmo bizia hartzen du". Musika motari dagokionez, "sanba bat eta latindar erritmoak" ditu.

Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministroa. Argazkia: Efe.
Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministroa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi lehen ministroak "Benetako maitasuna" izeneko diskoa aterako du azaroaren 22an, Mariano Apicellaren laguntzarekin egindako musika lana, hain zuzen.

Apicellak Corriere della Sera egunkariari adierazi dioenez, diskoak "arazo tekniko bat izan du, bakarra" eta horren ondorioz "ez da lehenago merkaturatu", izan ere, hasiera batean urrian ateratzeko asmoa zuten.

Diskoari dagokionez, "astiro hasten da eta gero erritmo bizia hartzen du", esan du Apicellak. Diskoak "sanba bat eta latindar erritmoak" dauzka. Edukiak sortzerakoan, Berlusconik "letrak" bidaltzen zizkiola eta berak "musika" idazten zuela azaldu du. Hala ere, prozesu hori batzuetan alderantziz egiten zutela ere gaineratu du.

Diskoa aurkezteko festa

Apicellaren arabera, diskoa azaroaren 22an aterako da, ziur, "dendetara bidaltzeko prest" baitago. Konpositoreak iragarri duenez, Berlusconik "diskoaren aurkezpen festa bat egin ala ez" pentsatzen ari da. Silvio Berlusconi lehen ministroak "Benetako maitasuna" izeneko diskoa aterako du azaroaren 22an, Mariano Apicellaren laguntzarekin egindako musika lana, hain zuzen.

Apicellak Corriere della Sera egunkariari adierazi dioenez, diskoak "arazo tekniko bat izan du, bakarra" eta horren ondorioz "ez da lehenago merkaturatu", izan ere, hasiera batean urrian ateratzeko asmoa zuten.

Diskoari dagokionez, "astiro hasten da eta gero erritmo bizia hartzen du", esan du Apicellak. Diskoak "sanba bat eta latindar erritmoak" dauzka. Edukiak sortzerakoan, Berlusconik "letrak" bidaltzen zizkiola eta berak "musika" idazten zuela azaldu du. Hala ere, prozesu hori batzuetan alderantziz egiten zutela ere gaineratu du.

Diskoa aurkezteko festa

Apicellaren arabera, diskoa azaroaren 22an aterako da, ziur, "dendetara bidaltzeko prest" baitago. Konpositoreak iragarri duenez, Berlusconik "diskoaren aurkezpen festa bat egin ala ez" pentsatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea