Mundua -
Japonian
Erradiaktibitatea atzeman dute Fukushimako 104 haurren gernuan
Atzemandako erradiakzioa litroko 20 eta 30 becquerelio artekoa da, atzeman daitekeen gutxiengoa baino apur bat altuagoa. Kantitaterik handiena urtebeteko haur batek eman du: litroko 187 becquerelio.
Erredakzioa
RHC Japan osasun aholkularitzak jakitera emandakoaren arabera, material erradiaktiboa atzeman dute Fukushimako prefekturako 104 haurren gernuan.
Tokioko aholkularitzak zero eta sei urte bitarteko haurren gernuaren laginak bildu ditu Minamisoma hirian, erradiakzioak gorputza barruan duen eragina aztertzeko. Probak hiri horretako eskola bateko gurasoek eskaerari erantzuteko egin zituzten.
Aztertutako 1.500 laginen % 7n zesio erradiaktiboaren aztarnak aurkitu dituzte. Atzemandako kopurua 20 eta 30 becquerelio artekoa da, atzeman daitekeen kopuruaren gutxiengoa baino apur bat altuagoa.
Gehien duena, urtebeteko haurra
Atzemandako kantitaterik handiena urtebeteko abr batek izan du: litroko 187 becquerelio. Aholkularitzaren arabera, ez da haurren bizitza arriskuan jarri zezakeen barruko esposiziorik.
Makoto Akashi Zientzia Erradiologikoaren Institutu Nazionaleko zuzendariaren esanetan, nahiz eta azterketak egiaztatzea falta den, litekeena da Fukushimako haurrek barruko erradiakzioa jasan izana.