Mundua -

'Anonymous', susmagarri

Pirata informatikoek Israeleko Mossaden webgunea saboteatu dute

Israeleko zenbait hedabideren arabera, erasoa 'Anonymous' pirata informatikoen taldeak egin du. Anonymousek horrelako erasoak egitearekin mehatxatu zuen Gazaren kontrako blokeoa amaitu arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirata informatikoen eraso batek Israeleko Gobernuaren zenbait atari bertan behera utzi ditu; Mossadena, Armadarena eta Shabak zerbitzu sekretuarena, besteak beste. Ostiralean, Israelek Gazara zihoazen bi itsasontzi geldiarazteari emandako erantzuna izan liteke.

Israeleko zenbait hedabideren arabera, erasoa 'Anonymous' pirata informatikoen taldeak egin du. 'Anonymous'ek bideo bat jarri zuen Youtuben Israeli mehatxu egiteko. Piraten hitzetan, Gaza zihoazen bi ontziak geldiaraziz gero, horrelako erasoak egingo lituzkete.

Pirata taldearen arabera, erasoekin aurrera jarraituko dute Gazako zerrendaren blokeoa bertan behera geratu arte.

Israeleko Armadak Gazara zihoazen bi ontziak ostiralean geldiarazi zituen biktimarik sortu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea