Mundua -

Tasen igoeragatik

Milaka ikasle hezkuntzako murrizketen aurka manifestatu dira Londresen

10.000 lagun inguruk hezkuntzako murrizketa publikoen eta unibertsitateko tasen igoeraren aurka egin du protesta. 4.000 polizia inguru ari dira manifestazioa zaintzen.

Erresuma Batuko milaka ikaslek Londreseko erdigunea hartu du. Argazkia: EFE.
Erresuma Batuko milaka ikaslek Londreseko erdigunea hartu du. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko milaka ikaslek Londreseko erdigunea hartu du asteazken honetan unibertsitateko tasen igoeragatik protesta egiteko. 4.000 polizia inguru ari dira manifestazioa zaintzen, iaz eman ziren liskar bortitzak berriro ere errepikatu daitezkeelakoan.

Ikasleen martxaren hasieran jai giroa da nagusi eta litekeena da 10.000 ikasle inguru bertan bildu izatea. Ikasleek Theresa May Barne ministroaren eta hezkuntzako murrizketen aurkako leloak irakurgai diren pankartak daramatzate.

2012ko ikasturterako unibertsitatean sartzeko tasak igotzeko akordioa alderdi kontserbadoreak eta alderdi liberaldemokratakadostu zutenean, hasi ziren ikasleen protestak. Politikarien akordio honek 3.290 liberatik (3.816 euro) 9.000 liberatara (10.440 euros) igo ditu tasak.

2010ko azaroan David Cameronen Gobernuak iragarritako neurrien ostean, 50.000 ikasle inguru bildu ziren honen aurka protestatzeko eta liskar bortitzak eman ziren Londreseko erdialdean. Asteazken honetako manifestazioan, berriz, giro baketsua da hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea