Mundua -
Krisia Italian
Italiako Senatua EBri hitz emandako erreformak eztabaidatzen ari da
Erreforma horiek adostutakoan Silvio Berlusconik dimisioa aurkeztuko zuela hitz eman zuen. Diputatuen Ganberak asteburu honetan berretsiko dituela aurreikusten da.
Erredakzioa
Erreformak adostutakoan, asteburuan Diputatuen Ganberak berretsi beharko ditu, Silvio Berlusconik dimisioa aurkeztea espero da.
2012ko aurrekontuen lege proiektua, merkatuak lasaitzeko Italiako Gobernuak Europar Batasunari hitz emandako erreforma ekonomiko garrantzitsuenak jasotzen dituena, Senatuak gaur babestea espero da.
Neurri hauek adostutakoan, Diputatuen Ganberak asteburuan berretsiko dituela espero da, Silvio Berlusconi lehen ministroak dimisioa aurkeztuko duela aurreikusten da.
Berlusconik konpromiso hori hartu zuen joan den asteartean Italiako Giorgio Napolitano Estatuburuarekin. Napolitanok, hain zuzen, merkatuak lasaitu nahi izan ditu "berlusconik" kargua uztean ez dela gobernurik gabeko aldi luze bat egongo azpimarratuta.
Van Rompuyren eta Berlusconiren bilera
Herman Van Rompuy Europako Batzordearen presidentea gaur gauean bilduko da Erroman Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroarekin, laneko afari batean, zorraren krisiaz hitz egiteko, Europako iturriek jakitera eman dutenez.
Berlusconik esan du dimititu egingo duela Europar Batasunak Italiako ekonomia egonkortzeko asmoz eskatutako murrizketak Italiako Parlamentuak onartzen dituenean. Hori asteburuan eman daiteke.
Europar Batasunak ostegunean adierazi duenez, ez dira nahikoak Berlusconik Eurotaldearen goi-bileran, urriaren 27an, Europako buruei zuzendutako kartan iragarritako murrizketak. Ondorioz, erreforma gehiago eskatu ditu, aurreikusitako neurriak azkartzeaz gain, Italiak merkatuen konfiantza berreskuratu dezan.