Mundua -

KORONABIRUSA

Gora egin dezakete nabarmen covid-19 kasuek datozen egunetan mundu osoan

Kutsatze kopuruan errekorra erregistratu berri da egun bakarrean Erresuma Batuan (58.000). AEBak, berriz, 350.000 hildakoetara iritsi dira eta goranzko joera nabarmen ikusten da Afrikan.

Pertsona bat New Yorkeko ospitale batera daramatela. Argazkia: EFE
Pertsona bat New Yorkeko ospitale batera daramatela.
Dagoeneko 84.500.000 lagun kutsatu dira munduan

1:48

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonen ostean, koronabirusak eragindako kutsatze eta heriotzen gorakadarako prestatzen ari da mundua. Izan ere, harreman sozialak areagotu egin dira, murrizketak arindu hein handi batean eta andui edo aldaera berriak atzeman dira.

Egoerak okerrera egiteko beldurra gero eta indar handiagoa hartzen ari da: Atzo bertan Erresuma Batuan 58.000 pertsona kutsatu ziren egun bakar batean, orain arteko errekorra, eta Erresuma Batuko datu txarrei Estatu Batuek jada zenbatu dituzten 20,3 milioi positiboak gehitu behar zaizkio (jada 350.000 pertsona inguru hil dira covid-19arein AEBn), eta kutsatzeen kurbak gorakada nabarmena izan du Afrikan.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) estatistikek erakusten dutenez, 82,3 milioi kasu izan dira orain arte planetan (470.000 berri azken orduetan, horietatik 24.000 Afrikan) eta 1,8 milioi hildako, horietatik 9.900 azken egunean. Urtea ia 14.000 heriotzako errekorrarekin hasi zen.

Erresuma Batua, aldaera berriak jota

Erresuma Batuan bost egun daramatza gora egiten kutsatu kopuruak, eta azken 24 orduetan pandemia osoko kasu berrien marka hautsi du berriro, 57.725 kasu, 2,6 milioi kutsatu eta 74.500 heriotza (445 azken egunean) gainditzeraino.

Gabonen inpaktuaz gain, kutsakorragoa den birusaren aldaera britainiar berriak datozen asteetan hedapen garrantzitsua izango dela aurrikustarazten du.

Txertoa jartzen hasi eta neurriak hartu badituzte ere (Ingalaterraren % 75 konfinatuta daude, eta ikasgeletara itzultzea atzeratu egin da), beldur dira Erresuma Batuko ospitale-sistema kolapsatu egingo ote den.

35 milioi kasu kontinente amerikarrean eta 26 Europan

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) jarraitzen dute mundan koronabirus kasu eta heriotza gehien izaten herrialdeka (20,3 milioi kutsatu). Ondoren datoz India (10 milioi), Brasil (7,6 milioi), Errusia (3,1 milioi), Frantzia (2,5 milioi) eta Erresuma Batua.

Kontinenteen arabera, kontinente amerikarra da OMEren estatistiken buru, 35 milioi kasurekin; ondoren, Europa dago (26 milioi), Asiako hegoaldea (12 milioi), Ekialde Ertaina (5 milioi), Afrika (1,9 milioi) eta Ekialdeko Asia (1,1 milioi).

Amerikako eta Europako zifretatik urrun badago ere, Afrikak bereziki kezkatzen du nazioartea, bere positiboen kurbak erakusten baitu igoerarik handiena. Uztailean bizi izan zuten lehen oldea Afrika eta gaur egun, ordua baino kutsatze gehiago izaten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Osakidetza Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea