Mundua -
Alemania
Merkelek eskuin muturreko NPD alderdia debekatzea proposatu du
Kantzilerrak Alderdi Nazional Demokratikoa debekatzeko prozesu bat bultzatzea proposatu du, immigranteak hiltzen dituztela eta sortu den trama terrorista kontuan hartuta.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eskuin muturreko Alderdi Nazional Demokratikoa debekatzeko prozesu bat bultzatzea proposatu du, ustez neonazien talde batek immigranteak hiltzen dituztela eta sortu den trama terrorista kontuan hartuta.
Merkel buru den Kristauar demokraten alerdiak astelehen honetan Leipzig formazio kongresuaren aurrean mozio bat aurkeztu du Alderdi Nacional Demokratikoa debekatzeko 2000. urtean hasitako prozesuari berriz ekiteko. Bere garaian, Konstituzio Auzitegiak errefusatu egin zuen arrazoi formalengatik.
Merkelek kongresuan Alemaniarentzat "lotsagarria" dela esan du eskuin muturreko trama terrorista, bi neonazik bere buruaz beste egin ostean ezagututa. Pertsona horiek ustez gutxienez bederatzi immigrante hil zituzten, baita polizia agente bat, 2000 eta 2007 urteen artean.
Hermann Gröhe alderdiko idazkari nagusiak, Merkelek, beste 27ordezkarik sinatutako mozioaren ostean, Kristauar demokraten alerdia "lur jota" azaldu da hilketa horiengatik, zuzenbide Estatuaren kontra borrokatzeko "metodo terroristak" eskuin muturrekoen determinazioa erakutsi dutelako.